XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bazka uste gabetarik ebatsia omen zion ihizlariaz, Joampacirc;ok ez zuen trufarik baizik.
Nik, aldiz, gaitza prestatzen ari zela usnatzen nuen.
Azotatua izan zen egunetik, hain zuzen.
Hartaz pentsatzen nuen bakoitzean, ikusten nuen odol-lano batez inguratua.
Bainan, ez dakit zergatik, Prai Mathias baizik hiltzera saiatuko zela uste nuen.
Aitari erraitera ausartatu nintzen ere, bainan zoritxarrez nitaz trufatu zen.
Gobernadorearen galdeei Rufinak erantzuten zien.